Elkarretaratzea egingo dute 13/13 auziko zigorrak salatzeko

Ataria 2022ko apirilaren 1a

Berdura plazan 19:00etan egingo dute elkarretaratzea gaur, '13/13 zigorrik ez' lelopean.

13/13 auziko lau auzipeturi espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, Villabonako Berdura plazan, 19:00etatik aurrera.

Arantza Zuluetari 7 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra jarri diote, Jon Enparantzari 4 urtekoa, Naia Zuriarraini 3 urte eta 6 hilabetekoa, eta Iker Sarriegiri 3 urte eta egun batekoa. Saioa Agirre, Nerea Redondo eta Julen Zelarain billabonatarra absolbitu egin dituzte.

Elkarretaratzea deitu dutenek esan dute, kartzelak husteko momentua dela, ez betetzekoa. Horregatik dei egin diete herritarrei protesta ekitaldian parte har dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!