2022/04/21 19:30

Film emanaldia. 'Bost teilatu'

Film emanaldia. 'Bost teilatu'
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Bost teilatu' film emanaldia. Geuretik sortuak programaren barruan. Sarreraren prezioa: 3 euro.

Bost teilaturen azpian jazotako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!