Ttonttorrez-ttonttor haur mendi taldeari jarraipena eman nahi diote

Ataria 2022ko martxoaren 29a

Interesa duten gurasoentzat bilera egingo dute martxoaren 30ean, Aizkardik Villabonako Larrea auzoan duen lokalean, 18:30ean.

Aizkardi mendi elkarteko Tonttorrez-ttonttor haur mendi taldeari jarraipena eman nahian guraso batzuk bilera batean bilduko dira asteazkenean, martxoaren 30ean, 18:30ean. "Bertan gure interesak, asmoak eta iritziak partekatuko ditugu eta ikasturte amaiera bitarteko egutegia osatuko dugu". Interesa duten guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte: "Mendira joatekoa gustuko duzu? Edo mendira familian joateko interesik duzu?".

Aizkardik Villabonako Larrea auzoan duten lokalean bilduko dira gurasoak, asteazkenean, 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!