Udaleku irekietarako begirale bila dabiltza

Ataria 2022ko martxoaren 25a

Apirilaren 25era arte dute izena emateko aukera begirale izan nahi dutenek.

Aurten ere, Amasa-Villabonako Udalak uztailean udaleku irekiak antolatuko ditu HH2 eta LH4 urte bitarteko haurrentzat. Bertan begirale moduan jardun nahi dutenek apirilaren 25era arte daukate izena emateko aukera.

Derrigorrezkoa bi baldintza bete behar dira: 18 urte izatea (edo 2022 urtean betetzea) eta euskara ondo menperatzea. Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: NANaren kopia bat; curriculuma eta Ikasketa Ziurtagiriak; eta aisialdirako begirale edo zuzendari titulua, izanez gero.

Dokumentazioa Villabonako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (behe solairuan) aurkeztu beharko da 09:00etatik 14:00etara edo zerbitzu telematikoak erabilita: erregistro elektronikoa.  Argibide gehiagorako gazteria@villabona.eus helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!