Emilio Salaberria Amasa-Villabonako euskal presoa aske gelditu da hogei urte presondegian igaro ondotik.
Larunbatean atera zen Martuteneko kartzelatik, zigor osoa beteta. 2018ko azaroan Galiziatik Espainia iparraldera eraman zuten, eta 2020ko azaroan Euskal Herriratu zuten. Ordutik hirugarren graduan zegoen.