Jai batzordeak bilera egingo du ostegunean

Ataria 2022ko martxoaren 21a

Santio jaiak antolatzen joateko bilera egingo dute, martxoaren 24an, 19:00etan udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak jakinarazi duenez, jai batzordearen bilera egingo da datorren ostegunean, martxoaren 24an, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan. 

Festa batzordeko kideei egunotan aurreratuko zaie aurtengo jaien egitarauaren zirriborroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!