Begirale edo zuzendari titulua eskuratu duten gazteak lagundu ditu udalak

Ataria 2022ko martxoaren 2a

Guztira, 3.222 euro bideratu dituzte Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria, Hezkuntza eta Kirol sailetik.

Amasa-Villabonako Udalak 2021ean udalekuetako begirale edo zuzendari titulua lortu duten gazteak diruz lagundu ditu. 2021eko deialdian, guztira, 14 gazteek eskatu zuten diru laguntza, eta onuradun izateko bete beharreko baldintzak guztiek betetzen zituztenez, denek jaso dute laguntza.

Udal diru laguntza hauek eskatzeko epea 2021eko abenduaren 20an amaitu zen, eta udaleko Gazteria, Hezkuntza eta Kirola sailak 3.222 euro bideratu ditu hauetara.

Diru laguntza lerro hau 2018an jarri zen martxan lehenengo aldiz, eta orduz geroztik 32 gazte izan dira onuradun: 2018an 7, 2019an 9, 2020an 2 eta 2021ean 14.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!