16 saltokik hartuko dute parte asteburuko stock azokan

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Oria merkatari elkarteak antolatu du ekimena eta saltokiek euren produktuak aterako dituzte kalera, ostiralean egun osoz, eta larunbatean goizez.

Martxoaren 4an, goizean eta arratsaldean, eta martxoaren 5ean goizean stock azoka egingo dute Villabonan, Oria merkatarien elkarteak antolatuta. Guztira, 16 saltokik parte hartuko dute neguko beherapenen azken txanpa honetan, saltokietako produktuak kalera aterako dituzte.

Merkatari elkartetik aurreratu dutenez, ostiral arratsaldean, Inkansables txaranga arituko da herrian zehar kaleak alaituz, eta larunbat goizean, berriz, Lasa Ahizpak trikitilariak izango dira Villabonan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!