Jai batzordearen bilera egingo dute gaur

Ataria 2022ko martxoaren 3a

2019ko Kuadrillen Egunean ateratako irudia

Gaur, martxoak 3, 19:00etan bilduko dira udaletxeko batzar aretoan.

Villabonako jai batzordeak bilera deitu du 2022ko Santio jaien prestaketa lanekin hasteko. Ostegunean, martxoaren 3an, izango da lehenengo deialdia, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan.

Jorratuko diren gaiak ondorengoak izango dira:

  • 2022ko Santio jaien behin-behineko egutegia.
  • 2022ko Santio jaietan sar daitezkeen ekintza berriak
  • Bestelakoak

Udalak batzorde honetan parte hartzera animatu nahi ditu Santio jaien antolaketan interesa izan dezaketen herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!