Amasa-Villabonako Udalak harrizko plaka bat jarri du Erreboteko plazara begira dagoen udaletxeko zutabe batean. Herria hiru herrirekin dago senidetuta: Aldude (Nafarroa Beherea), Meanguera (El Salvador) eta Agti Daira (Sahara).
"Datozen hilabeteetan senidetze hauetan sakontzeko asmoz, harremanak berreskuratzeko ahalegina egingo dugu", esan dute udal ordezkariek, plaka jartzearen harira.