Gazte bat atxilotu dute Villabonan agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitua egotzita

Ataria 2022ko urtarrilaren 30a

Ertzaintzak goizaldean esku hartu behar izan du gazte talde batek jarritako bozgorailuko musika altuak bizilagunak molestatzen zituelako.

Goizeko bostak aldera, Ertzaintzaren herritarren babeserako hainbat patruila Villabonako Kale Nagusira joateko abisua jaso dutela jakinarazi du Ertzaintzak. Izan ere, bizilagunak molestatzen ari ziren berrogeita hamar bat gaztek osatutako talde bat zegoen tokian, bozgorailuan jarrita zeukaten musika altuagatik.

Ertzainak joan diren unean, gazteek ihes egin dute, baina bozgorailua zeraman gazte bat harrapatu dute. 19 urteko gazteak agenteen aurka jo du, eta horietako batek eskumuturra zauritu du. Gertakari horren aurrean, gaztea atxilotu dute agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitua egotzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!