Amasan abiatu da Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketa

Ataria 2022ko urtarrilaren 29a

Gipuzkoako Pilota Egokituko  1 1643457759424
Gipuzkoako Pilota Egokituko  2 1643457759911
Gipuzkoako Pilota Egokituko  3 1643457760303
Gipuzkoako Pilota Egokituko  4 1643457760699
Gipuzkoako Pilota Egokituko  5 1643457761042
Gipuzkoako Pilota Egokituko  6 1643457761382
Gipuzkoako Pilota Egokituko  7 1643457761690
Gipuzkoako Pilota Egokituko  8 1643457762164

Adimen urritasuna duten pilotariek buruz buruko txapelketako partidak jokatu dituzte Amasako Udal Pilotalekuan; buruz buruko txapelketako emaitzen arabera osatuko dituzte binakako txapelketarako bikoteak.

Amasako frontoian eman diote hasiera, gaur goizean, Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketari. Bi modalitatetan jokatuko dute txapelketa; batean, adimen urritasuna duten pilotariek jokatuko dute, eta bertan hamazazpi partaide daude, eta bestean aulki gurpildunetan aritzen direnak, eta hor zortzi partaide dira. Modalitate bakoitzean bi lehiaketa izango dira, bakarka zein binaka.

Goiz osoan zehar 11 partida jokatu dituzte. Horietan, adimen urritasuna duten hamabi pilotarik hartu dute parte, pala modalitatean, buruz burukoari hasiera emanez. Behin buruz buruko partidak amaituta, hor lortutako emaitzen arabera osatzen dira bikoteak binakako txapelketarako. Eskualdeko pilotaririk ez dago adimen urritasuneko modalitatean; gurpildun aulkietan Hilario Olano alegiarrak eta Aingeru Senperena goiaztarrak parte hartuko dute.

Gaurko jardunaldiaren ondoren, beste zazpi jardunaldi jokatuko dira Gipuzkoan zehar, eta eskualdean horietako bat jokatu da, Asteasun, otsailaren 26an. Buruz buruko finalak Idiazabalen jokatuko dira, martxoaren 12an; binakako finalak, berriz, Zumaian, maiatzaren 14an.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!