Argindarraren faktura ulertzeko tailerra antolatu dute

Ataria 2022ko urtarrilaren 10a

Amasa-Villabonako Udalak antolatu du tailerra urtarrilaren 12an 15:00etan Subijana etxeko beheko solairuko aretoan.

Amasa-Villabonako Udaleko Ingurumen sailak argindarraren faktura ulertzeko tailerra antolatu du Goiener Kooperatibarekin elkarlanean. Tailerra urtarrilaren 12an izango da, 15:00etan hasita Subijana etxeko beheko solairuko aretoan.

Bertaratutakoek faktura ulertzen ikasteaz gain, argindar gastua murrizteko hainbat aholku ere jasoko dituzte Goiener Kooperatibako ordezkarien eskutik. Parte hartzeko interesa dutenek ez dute aurretik izena eman beharko, nahikoa izango da Villabonako Subijana etxera gerturatzearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!