Besamotza konpartsarekin lankidetza hitzarmena sinatu du udalak

Ataria 2021eko abenduaren 30a

Udalarenak diren erraldoi, ipotx eta buruhandiak konpartsari utziko zaizkio hauen erabilera ludikorako, hurrengo bi urteetan.

Besamotza Erraldoi eta Buruhandien konpartsak egiten dituen ekintzak herri interesekotzat jotzen ditu Amasa-Villabobnako Udalak. Hori horrela, bi urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu du konpartsarekin, azaroaren 30ean izandako Tokiko Gobernu batzordean ordezkaritza duten alderdiek aho batez adostuta.

Hitzarmen honen arabera, udalarenak diren erraldoi, ipotx eta buruhandiak Besamotza Erraldoi eta Buruhandien konpartsari utziko zaizkio hauen erabilera ludikorako; herrian bertan edota herritik kanpo erabiltzeko.

Akordio honen bitartez, udalak irabazi asmorik gabeko elkarte hau osatzen duten herritar taldeak burutzen duen lanari balioa eman nahi dio, eta bidez batez, herriko erraldoi, ipotx eta buruhandiak erakusten eta erabiltzen dituzten jarduera guztiak bultzatu eta sustatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!