Gabonetako Pilota Topaketa egin dute Villabonan

Ataria 2021eko abenduaren 29a

Atzo goizez egin zen topaketa eta bertan 50 pilotarik parte hartu zuten eta 54 pilota partida jokatu, Villabonako Bear Zana eta Olaederra pilotalekuetan.

Behar Zana elkarteak antolatu du Gabonetako Pilota Topaketa, Adunako Txulobi pilota taldearen laguntzaz. Ondorengo taldeek parte hartu zuten: Orioko Pilota Taldea, Tolosa-Aurrera Pilota Taldea, Bidania-Goiatz Pilota Taldea eta Behar Zana Pilota Taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!