Urtekaria 2021

Euskal Herriko lehen pamela, eskualdera

Ataria 2022ko urtarrilaren 4a

Emakume bertsolarien ahalduntzean sakondu, harremanak sendotu eta elkarrekin kantatzeko gunea izan da aurten lehen aldiz antolatu duten Señora sariketa. Onintza Enbeitarekin buruz burukoa jokatu ondoren, Amaia Agirre billabonatarrak irabazi zuen sariketa. Pamela eskualdera ekarri zuen.

Ekainean, Jon Mendiluze irurarrak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean parte hartu zuen bigarren aldiz. Uztailean, berriz, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen elkarguneak Aiztondoko zirtotsa ikerlanaren ondorioak aurkeztu zituen.

Uztaila amaieran jakitera eman zuten Mintzola patronatuko kideek fundazioa desegin eta Ahozko Lantegiaren jarraipena Euskaltzaindiaren esku uzteko erabakia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!