Atzeratu egin dute Porrotx eta Marimototsen emanaldia

Ataria 2021eko abenduaren 21a

Porrotx eta Marimototsen Zorionak Marimotots! ikuskizuna ezin izango dute abenduaren 23an egin, taldeko kide batek konfinatuta egon behar duelako.

Bertan behera geratu da Porrotx eta Marimototsek Amasa-Villabonan egin asmo zuten emanaldia. Saioa martxoaren 11ra atzeratuko da. Emanaldiak, beraz, martxoaren 11n 17:30ean eta 19:30ean izango dira, eta abenduaren 23ko emanaldietarako erositako sarrerek ordurako balioa izango dute; hau da, 16:30eko emanaldikoek martxoaren 11ko 17:30eko emanaldirako balioko dute, eta 18:30ekoek martxoaren 11ko 19:30eko saiorako.
 
Amasa-Villabonako Kultura sailak jakinarazi duenez, norbaitek sarreraren dirua itzultzea nahiko balu, mezu bat idatzi beharko du kultura@villabona.eus helbidera, beranduenez abenduaren 30ean, telefono zenbakia jarriz eta sarreren dirua berreskuratu nahi duela esanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!