Jostailu bilketa egin du Onddo Gazte Asanbladak

Ataria 2021eko abenduaren 20a

Elkartasun Sarearen esku utzi dituzte gazte asanbladako kideek asteotan bildutako jostailuak.

Onddo Gazte Asanbladak jostailu bilketa egin du azkeneko aste hauetan herrian haurrik gera ez dadin jostailu gabe. Bilketa arrakatsua izan dela esan dute asanbladako  kideek.

Amasa-Villabonako Elkartasun Sarearen eskuetan utzi dituzte jostailuak eta hauek arduratuko dira herrian banaketa egiteaz. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Arantxa Lopezek argitu duenez, egunotan, elikagaien banaketa egingo dute herrian beharra duten familien artean. Oheak, telebistak, bizikletak eta arropak ere jaso dituzte azkeneko asteetan. "Ekonomia zirkularra bultzatzeko modu bat da. Bestela zakarretan bukatuko luketen horiei bigarren erabilpen bat ematen diegu", esan du Lopezek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!