Sutarako egurra banatuko da herriko bizilagunen artean

Ataria 2021eko abenduaren 20a

Apuntatzeko azken eguna abenduaren 31 izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendi sailak Oinddolar inguruan dagoen haritz amerikarren landaketan soiltze lanak egin ditu aurtengo udazkenean. Amasa-Villabonako Udalak bertan geratu den egurra mendi pistara aterako du herritarren artean banatzeko.

Aurrez izena eman beharko da

Aipatutako egur hori eskuratzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute ingurumena@villabona.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita edo Villabonako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara). Beharrezkoa izango da mezu horretan izen-abizenak, harremanetarako kontaktu bat eta NAN zenbakia zehaztea.

Apuntatzeko azken eguna abenduaren 31 izango da, ostirala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!