Genero indarkeriaren aurkako estatu itunaren funtsak adostu nahi ditu PSE-EEk

Tolosaldeko Ataria 2021ko aza. 2a, 14:15

Amasa-Villabonako Udalak Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren funtsei esker 8.000 euro jaso ditu. Udal gobernuarekin elkarlanean bideratu nahi ditu funtsak PSE-EEren udal taldeak.

Villabonako udal talde sozialistak esan du oso albiste ona dela Amasa-Villabonako Udalak 8.000 euro baino gehiago izatea indarkeria matxistaren aurkako proiektuak finantzatzeko, Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren funtsei esker. Tolosaldeko udalerriek, guztira, 115.780 euro jasoko dituzte. 

Funts horien kargura finantzatutako programek 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko gauzatze aldia hartuko dute. Espainiako gobernuak 891.542 euroko ekarpena egingo die udalei, Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko.

PSE-EEk Amasa-Villabonako Udalean duen bozeramaile Maria Luisa Arijak udal gobernuarekin elkarlanean aritu nahi du funtsak bideratzeko, ekintza adostuen bidez, biktimen egoerari aurre egiteko eta indarkeria matxistaren aurrean herritarrak sentsibilizatzea sustatzeko. Bere ustez, itunean bildutako jarduerak ezin ditu "arbitrariotasun eta planifikaziorik ezak" gidatu bozeramaile sozialistaren ustez; hori dela eta, funtsetan parte hartze handiagoa eta kudeaketa gardenagoa izatea eskatu du Arijak.

Era berean, esan du garrantzitsua dela funtsak udalei bideratzea, herritarrengandik gertuen dauden erakundeak baitira; alegia, genero indarkeriaren biktima ikusten eta atzematen duten lehenak dira. "Horrela, Pedro Sanchezen gobernuaren estrategiak, zalantzarik gabe, indarkeria horren aurkako borroka bultzatzen du, erakunde horiei finantza-baliabide nahikoak emanez tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak eta adingabeak hobeto babesteko neurriak garatzeko, eta, horrez gain, berdintasunean hezteko eta prestatzeko tailerrak eta kanpainak bultzatzen ditu. Horrela soilik jarri ahal izango dira abian emakumeen eta haien seme-alaben bizitza eta eskubideak bermatzeko neurriak".

Arijak esan duenez, jasotako funtsak genero indarkeriari buruzko Estatuko Itunaren neurriak garatzeko programak edo proiektuak egiteko erabil ditzakete udalek, besteak beste, emakumeen aurkako edozein genero indarkeria prebenitzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak egiteko eta gai horri buruzko informazioa emateko materialak egiteko. Halaber, lankidetza eta koordinazio tresnak susta ditzakete, laguntza unitateek beren eginkizunak gauzatzen lagun dezakete eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta informazioa emateko udal zerbitzuak indartu ditzakete. "Era berean, tokiko profesionalen etengabeko prestakuntza espezializatura bideratutako jarduerak egin daitezke, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eta emakumearen aurkako indarkeria moduetan", esan du Arijak.

Azkenik, nabarmendu du Pedro Sanchez buru duen Espainiako gobernuaren konpromisoa indarkeria matxistaren aurka borrokatzea dela eta izango dela eta gaitz hori desagerrarazteko Estatuko Ituna giltzarritzat jo du. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!