Hilerrira igotzeko doako autobusak jarriko ditu udalak

Ataria 2021eko urriaren 27a

Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, doako autobus zerbitzua jarriko du udalak Amasako hilerrira igo nahi duten herritarrentzat.

Datorren azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, Amasa-Villabonako Udalak doako autobus zerbitzua jarriko du hilerrira garraio publikoan joan ahal izateko. Autobusa Villabonatik Amasara igotzeko, Olaederra kiroldegiko geltokitik abiatuko da, eta Amasatik Villabonara jaisteko, aldiz, Amasako plazatik bertatik.

Autobusa, Izaskun konpainiakoa izango da, urdin kolorekoa. Hau izan baita Udalak hilerrirako joan etorriak egiteko kontratatu duen enpresa, beste autobus konpainia batzuen eskaintzak aztertu ondoren, Izaskun izan bata baldintzarik egokienak aurkeztu dituena. 

Ordutegiak: 

  • Villabonatik Amasara - Olaederra Kiroldegian, 09:30 - 10:30 - 11:30 - 12:30 - 13:30.
  • Amasatik Villabonara - Amasako plazan, 10:00 - 11:00 - 12:00 - 13:00 - 14:00.                          
     

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!