Hondakinak bota dituzte bide bazterrean

Ataria 2021eko urriaren 27a

Obretako hondakinak azaldu dira Komizar pare aurreko tunelaren ondoan. Udalak onartezintzat jo du gertaera.

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, ezezagunek obretako hondakinak bota dituzte bide bazterrean, Komizar parke aurreko tunelaren ondoan. Gertakari hau, "onartezina" dela uste du udalak. "Aspertuta gaude horrelako jokabide zikin eta anti-ekologikoekin", esan dute udal ordezkariek.
 
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertaerak argitzeko, baina oraingoz ez du argitu nor edo nortzuk izan diren hondakina bide bazterrean bota dutenak. Horregatik Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea erregutu dute udal ordezkariek, 943 69 39 80 telefonoan.
 
Udal garbiketa brigadako langileek garbituko dute eremua.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!