Erreboteak futbolari eman dio txanda

Ataria 2021eko urriaren 19a

Billabona FKE futbol klubak denboraldi hasierako festa antolatu zuen, eta egitarauko egun nagusiena larunbata izan zen. Errebote plazan klubeko taldeen aurkezpena egiteaz gain, 4x4 futbol txapelketa antolatu zuten. Errebotearen ordez, beraz, futbolak hartu zuen plaza.

Txapelketaren emaitzei dagokionez, 2011 urtean jaiotako mutiletan, Egarriko Tigreak taldea izan zen irabazlea, eta Goxobi I txapeldunordea. 2010eko mutilen artean, irabazlea Ez Beti izan zen eta txapeldunordea Trumoi Beltzak. 2010 eta 2011 urteetan jaiotako nesken mailan, irabazlea Mari Morenak taldea izan zen, eta txapeldunordea Txuri Urdinak. 2009ko nesken artean, irabazlea Tolosa Bai izan zen eta txapeldunordea Arratzain III. 2012an jaiotakoen artean, irabazlea Lehoiak izan zen eta txapeldunordea Ibarrako Piperrak. 2013an jaiotakoen artean, irabazlea Geopardoak taldea izan zen. 2014 urtean jaiotakoen artean, irabazlea Kontraerasoan izan zen eta txapeldunorde Azaroa taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!