Oinkariko ordezkariak saritu dituzte Seguran

Ataria 2021eko urriaren 18a

Villabonako dantza taldeko kide den Gorka Granado sopelarrak jantzi du txapela Euskal Herriko Dantza Txapelketan, Maren Galvez bikotearekin batera.

Urtero Oinkari dantza taldeko hainbat dantzarik parte hartzen dute Segurako Euskal Herriko Dantza Txapelketan eta larunbatean ere Gorka Granado eta Mattin Etxebeste izan zituzten lehian.

45. edizioan Gorka Granadok bereganatu du txapela Maren Galvez bikote izanik. Sopelarra da Granado eta herri hori ordezkatuz hartu du parte aurten Seguran. Oinkariko Lourdes Esnaola du irakasle.

Larunbatean, Esnaolaren ikasle ere baden Mattin Etxebestek Guillermo Areizaga saria jaso zuen. Lehenengo urtez parte hartu dutenen artean lehen postua lortu zuen Etxebestek, Olatz Azkuerekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!