Behar Zana, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Ataria 2021eko urriaren 8a

Erreboteko partida bat, Villabonako Errebote plazan.

Azken fasera sailkatu den Gipuzkoako talde bakarra da, eta Kanboarrak taldearen aurka jokatu beharko du finalerdia, igandean, Villabonan. Beste finalerdian Luzean eta Zaharrer Segi izango dira aurrez aurre, bihar bertan, Zubietan.

58. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du Villabonako Behar Zana taldeak. Azken fasera sailkatu den Gipuzkoako talde bakarra da, Zubietak eta Txostek aurten ez baitute lortu txapelketan aurrera egitea. Honela gelditu da, hain zuzen ere, ligaxkako sailkapena: 

 A MULTZOA

1. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), 4 puntu
2. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), 3 puntu
3. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 2 puntu

B MULTZOA

1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 4 puntu
2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), 3 puntu
3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 2 puntu

Beraz, Kanboarrak taldearen aurka lehiatu beharko du Behar Zanak finalerdietan. Igandeako jardunaldian izango da norgehiagoka, Villabonako Errebote plazan, 11:00etan. Beste finalerdian Luzean eta Zaharrer Segi taldeak izango dira aurrez aurre; bihar honetan bertan jokatuko dute, Zubietan, 11:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!