Hurrengo urtean garagardo festa berreskuratu bitartean

Ataria 2021eko urriaren 2a

Irrintzi elkartea Garagardo Asteburua egiten ari da, bere egoitzan garagardo festako menua eskainiz.

Gaur bazkaltzeko elkarteak berak antolatu duen BTT Martxako antolakuntzako kideak izango dituzte, 30 inguru, eta horrez gain beste hamabost pertsona izango dituzte. "Gaur gauean guztiz beteko da", esan du Ander Etxeberria Irrintzi elkarteko kideak, "eta ostegunean eta ostiralean lasaiago joan da". Esperotako jende kopurua izaten ari dira Garagardo Asteburuan: "Pandemiaren garaiko bukaerako trantsizio hau ikusita, gutxi gorabehera esperotako mugimendua izaten ari gara". Jendea gustura ari dela parte hartzen gaineratu du Etxeberriak: "Nostalgia pixka bat bazuen jendeak garagardo festako menua probatzeko, eta horrekin ase daude. Espero dugu datorren urterako, neurriak arintzen direnean, garagardo festa formatu originalean egitea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!