Pertsona Nagusien Nazioarteko egunean adinekoak eta haien zaintzaileak omendu dituzte

Ataria 2021eko urriaren 1a

Amasa-Villabonako Udalak Santiago egoitzako egoiliarrak, hauetaz arduratzen diren zaintzaileak eta 100 urtetik gora duten herritarrak omendu ditu.

Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna da urriaren 1a eta Amasa-Villabonako adineko guztiak omendu nahi izan ditu udalak. Horregatik, herrian bizi diren helduak, Santiago egoitzako egoiliarrak eta hauetaz arduratzen diren zaintzaileak zoriondu eta merezitako omenalditxoa egin diete.

100 urtetik gorako herritarrak

100 urtetik gorako hiru amasar eta billabonatar dituzte herrian: Mª Jesus Lopez (105 urte), Juani Arregi (102 urte) eta Gregorio Gonzalez (101 urte). Gaur eguerdian, Beatriz Unzue alkateak eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adineko hauek bisitatu dituzte eta tarta bana eskaini aitortza moduan. Era berean, hauetaz egunero arduratzen diren zaintzaileek ere lore sorta bana jaso dute.

Santiago egoitzako egoiliarrek ere merezitako tarta jaso dute eta postre goxoarekin ospatuko dute beraien eguna. Egoitzako langileei ere egunero egiten duten ezinbesteko lana eskertzeko loreak eraman dituzte alkateak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!