Gaur itxi ditu ateak Labezain okindegiak

Ataria 2021eko irailaren 30a

Oria merkatari elkarteak omenaldi xumea egin die okindegiko arduradunei eta Amasa-Villabonako Udalak ere parte hartu du ekitaldian.

Villabonako Kale Nagusiko Labezain okindegiaren azken eguna izan da gaurkoa. Karlos Agirrebengoa Kali okinak erretiroa hartu du eta eguerdian, omenaldi xumea egin diote Oria merkatari elkarteko kideek Agirrebengoari, eta haren amari, Miren Ibargureni. Agurra dantzatu eta lore sorta bana eman diete eta Beatriz Unzue alkateak oroigarri bat eman die, herriaren esker ona adieraziz.
 
Horrenbestez, Villabonan geratzen zen azkeneko ogi-lantegia desagertu da. Amasa-Villabonako Udalak esker hitzak izan ditu Labezaingo langileentzako: "Eskerrik asko Kali, Miren eta Labezaingo langile guztiei. Urte luzez egindako lanagatik eta herriari egindako ekarpen handiagatik".
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!