Basoen ekarpenari buruzko hitzaldia egingo dute Villabonan

Ataria 2021eko irailaren 27a

Subijana etxean izango da, hilaren 30ean, ostegunean, 18:30etik aurrera. Garazi Auzmendi ikerlaria arituko da hizketan.

Asteklima, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen harira, klima larrialdiaren aurrean basoek duten garrantzia nabarmentzeko hitzaldia antolatu du Villabonako Udaleko Ingurumen sailak.

Garazi Auzmendi ikerlariak eskainiko duen Klima larrialdia eta basoen ekarpena hitzaldia ostegunean, hilaren 30ean izango da, 18:30ean, Subijana etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!