Iraileko aldapari, pagotxa

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko irailaren 18a

Atzotik hasita Stock Azoka egiten ari dira Oria merkatari elkarteko 18 saltoki, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen. Kalera atera dituzte stockean geratu zaizkien salgaiak, eta prezio onean herritarren eskura jarri dituzte. 

Oria merkatari elkarteak Stock Azoka antolatu du Villabona eta Zizurkilgo 18 saltokitan. Lehenengo edizioak arrakasta handia izan zuenez, merkatari elkarteak bigarrenez egitea erabaki du. Jendea kalera atera da, eta dendaz ibili denik izan da.

Stockean geratu zaizkien salgaiak prezio onean eskaini dituzte, produktuak agortu arte. Mota guztietako saltokiak ari dira parte hartzen: moda, osagarriak, oinetakoak, mertzeri, bitxitegi eta optiketako produktuak jarriko dituzte salgai, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!