Ostiralean, hilak 17, Petti musikariak eta bere bandak Manipulazio estrategiak izeneko diskoa aurkeztuko du. Amasa-Villabonako Kultura sailak jakinarazi duenez, kontzertua 19:30ean Villabonako Erreboteko plazan izango da.
Honenbestez, ez da sarrerarik ez gonbidapenik beharko kontzertuaren eremura sartzeko.