Afganistanen bizi den egoerari buruzko erakunde adierazpena onartu dute

Ataria 2021eko irailaren 14a

Amasa-Villabonako udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute EAJ alderdiak Afganistanen bizi den egoeraren inguruan aurkeztutako erakunde adierazpena, irailaren 14an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean.

Adierazpen horretan, Amasa-Villabonako Udalak hainbat eskaera egiten dizkie Eusko Jaurlaritzari, Europar Batasunari eta Espainiar Gobernuari.

Besteak beste zera eskatu du udalak: estatuak harrera egiteko dituen plaza libreak Afganistango errefuxiatuentzat erabiltzea; Eusko Jaurlaritzak 2018. urtetik bultzatutako SHARE proposamena Europako agendan txertatzea; babes komunitariorako programak sustatzea; Euskadin bizi diren 45 afganiarrekin harremanetan jarriz familia elkarketak erraztea; eta errefuxiatuentzat igarobide seguruak sortzea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!