Ostiralean eta larunbatean stock azoka egingo dute Villabonan eta Zizurkilen

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 13a, 17:35

Bigarren edizio honetan 18 saltokik hartuko dute parte eta beren produktuak prezio merkean jarriko dituzte salgai denda atarietan.

Oria merkatari elkarteak Stock Azoka antolatu du irailaren 17an eta 18an, ostiral eta larunbatean, Villabona eta Zizurkilgo 18 saltokitan. Lehenengo edizioak arrakasta handia izan zuen eta merkatari elkarteak horregatik erabaki du bigarrengo azoka antolatzea. Stockean geratu diren salgaiak prezio onean eskainiko dira azoka honetan, produktuak agortu arte. Mota guztietako saltokiek hartuko dute parte, eta honenbestez, moda, osagarriak, oinetakoak, mertzeri, bitxitegi eta optiketako produktuak jarriko dituzte salgai, besteak beste.

"Saltoki txikiek gure herriari ematen dioten bizitasuna begi bistakoa da. Bertan erostea hurbileko merkataritzari eta udalerriari laguntzea da", esan dute Oria merkatari elkarteko kideek. "Anima zaitez asteburu honetan Villabona-Zizurkilera etortzera, ezagutzera, bazkaltzera, erostera, gozatzera".

PARTE HARTZAILEAK HELBIDEA
Boutique MP Berria, 14
Eizmendi Kirolak Berria, 19
Villabona Optika Audiologia Berria, 23
Zubimuxu Berria, 30
Galerias MJ Berria, 33
Garazi Loradenda Ernio Bidea, 1
Amane Erniobea kalea, 5
Duna oinetako eta osagarriak Erniobea kalea, 6
Albizu kirolak Nagusia, 2
Garintza mertzeria Nagusia, 2
Ugalde oinetakoak Nagusia, 23
Joyeria CID Nagusia, 26
Kaori Faktoria Nagusia, 26
Ane boutique Nagusia, 29
Basajaun Liburu denda Nagusia, 29
Gema loradenda Nagusia, 30
Tinta inprimategia Nagusia, 31
Titare Nagusia, 49

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!