Motoarekin istripua izanda pertsona bat erreskatatu dute Villabonan

Ataria 2021eko irailaren 9a

Villabonako pista batean gertatu da istripua gaur goizean; motoan zihoala erorikoa izan du 45 urteko gizonezkoak eta hanka batean egin du zauria.  

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 10:00ak aldera gertatu da istripua Villabonako pista batean. 45 urteko gizonezko batek min hartu du motoan zihoala eta hanka batean lesioak zituela esan dute. Suhiltzaileak iritsi dira zauritua zegoen lekura eta bertan egonkortu dute. Ertzaintzaren zaintza eta erreskate unitateko helikoptero batek zauritua gune seguruago batera eraman du eta Donostiako Ospitalera eraman dute jarraian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!