Oinkariko Gorka Granados irabazle Helduen Binakako Dantza Txapelketan

Ataria 2021eko irailaren 7a

Maren Galvez lezoarrarekin batera, Oinkari dantza taldeko kide den Gorka Granado Terronesek (Sopela, 2003) jantzi du txapela.

Gorka Granadok eta Maren Galvezek (Sopela-Lezo) osatutako bikoteak irabazi zuten Helduen Binakako Dantza Txapelketa atzo Zarautzen. Euskal Astearen barruan Modelo aretoan egin zen ekitaldia eta 11 bikotek hartu zuten parte.

Granado sopelarra da eta Oinkari dantza taldean ibiltzen da. 2019an, 16 urte betetzear zituela, XIII. Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa irabazi zuen gazte-mailan, orduan ere, Maren Galvez bikotearekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!