Olaederrako ikastaroetan izena emateko aukera dago

Ataria 2021eko irailaren 7a

2021-2022 ikasturtearen barruan, ikastaro aukera zabala antolatu du Olaederra kiroldegiak heldu, gazte zein haurrentzat. Irailaren 8tik aurrera egin daiteke matrikula.

Ikastaroren batean izena emateko interesa duten bazkideek irailaren 8ko goizeko 08:00etatik aurrera izango dute matrikulatzeko aukera (aste egunean eskaintzen den haur igeriketaren kasuan, arratsaldeko 19:00tatik aurrera). Bazkide ez direnek, aldiz, irailaren 10etik aurrera eman dezakete izena ikastaroetan.

Egoera epidemiologikoak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak zorrotz errespetatuko dira ikastaroetan, baina, osasun egoeraren eboluzioaren arabera aldaketak izan ditzakete ikastaro hauek.

Informazio gehiagorako kiroldegiko harrerara jo, 943 69 43 22 telefono zenbakira deitu, edo villabona@serdepor-kirolzer.com emailera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!