Maitane Iturriozek irabazi du Trikitilari Gazteen Zestoako X. Txapelketa

Ataria 2021eko irailaren 6a

Argazkia: Maialen Etxaniz / Urola Kostako Hitza

Eider Amenabar errenteriarrarekin bikote eginda lehen saria eskuratu du Villabonako soinu jotzaileak.

Maitane Iturrioz billabonatarrak eta Eider Amenabar errenteriarrak irabazi dute Trikitilari Gazteen Zestoako X. Txapelketaren garaikur nagusia. Igandean jokatu zen txapelketa Zestoako plazan eta zazpi bikotek hartu zuten parte. Puntu gehien batu zituzten hiru bikoteek izan zuten saria.

Maitane Iturriozentzat eta Eider Amenabarrentzat izan zen lehen saria. Bigarren postuan sailkatu zen Irati Arzelusek (Lazkao, Gipuzkoa) eta Mirari Plazaolak (Arrasate, Gipuzkoa) osatutako bikotea. Txapelketaren hirugarren saria, berriz, Araitz Etxaniz azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak eskuratu zuten. Zestoako sari berezia ere banatu zuten, herriko bikote onena nabarmentzen duena, eta Ane Urbietak eta Nerea Lopetegik jaso zuten aipamen hori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!