Kultur ikastaroen eskaintza egin dute Villabonan

Ataria 2021eko irailaren 3a

Izen emateak irailaren 9tik 21era egin beharko dira telematikoki, www.villabona.eus webgunean.

Amasa-Villabonako Kultura sailak kultur ikastaroen eskaintzaren berri eman du. Izen emateak www.villabona.eus webguneko inprimakien bidez egin beharko da eta ezinbestekoa izango da udalak ikastaroak gauzatzeko onartu duen COVID-19aren inguruko protokoloa onartzea.

Izen emateak irailaren 9tik 21era egin beharko dira eta argibideren bat nahi duenak kultura@villabona.eus helbidera idatzi dezake, telefonoa utzi eta kultura saileko arduradunak jarriko dira interesatuarekin harremanetan.

Ikasturte osoko ikastaroen artean hoankoak daude: 6 eta 12 urte bitartekoentzako funkya, 6 eta 2 urte artekoentzat balleta, 8 eta 12 urte artekoentzat antzerkia, 16 urtetik aurrerakoentzat antzerkia, 6 eta 10 urte artekoentzat eskulanak, zaharberritzea eta arte aplikatuak, egur lanketa helduentzat, 14 urtetik gorakoentzat pintura eta  8 eta 12 urte artekoentzat pintura.  Ikastaro laburragoak ere eskainiko dira: serigrafia (12 ordukoa), oinarrizko argazkigintza (10 ordukoa) eta joskintza (40 ordukoa).

Ikastaroen inguruko informazio guztia hemen kontsultatu daiteke.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!