Mallengo uztai txapelketa irabazi du Ander Lizarraldek

Ataria 2021eko irailaren 1a

Xabier Iturralde azpeitiarrarekin batera lortu du garaipena billabonatarrak. Pina de Ebroko uztai txapelketan hirugarren postua lortu dute.

Asteburu lanpetua izan du berriro Ander Lizarralde izkingile billabonatarrak. Xabier Iturralde azpeitiarrarekin bi uztai txapelketetan parte hartu du. Larunbatean Pina De Ebroko (Zaragoza, Espainia) lehian hirugarren postua lortu zuten, beste bikote batekin berdinduta, beraiei egokitutako behiari lau uztai sartuta adarrean. Igandean garaipena lortu zuten Mallengo (Zaragoza, Espainia) txapelketan. Bost uztai sartzea lortu zuten lehen postua eskuratzeko.

Abuztu honetan ere, bikoteak Escatron eta Martzillako uztai txapelketak irabaziak ditu. Datorren asteburuan eta hurrengoan beste txapelketa batzuk izango dituzte Lizarraldek eta Iturraldek.

Pina de Ebroko argazkiak: SONIA Y MARTA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!