Karrera eta Urbieta, pasakako Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2021eko abuztuaren 14a

Atzo jokatu zuten Gipuzkoako VI. Pasaka Txapelketako finala Behar Zana Pilota Elkarteko kideek; txapela eskualdera ekarri dute Esnal eta Chiapusori 11-13 irabazita. 

Oiartzungo kontzejupean jokatu den Gipuzkoako VI. Pasaka Txapelketa irabazi dute Karrera eta Jon Urbietak. Hiru bikoteren artean jokatu dute ligaxka eta txapelketak izan du eskualdeko ordezkari gehiago ere: Behar Zanako Lizaso eta Xabi Urbietak ere parte hartu dute.

Atzo arratsaldean jokatutako finala borrokatua eta parekatua izan zen. Esnal eta Chiapuso 10-7 aurretik joan ziren, eta hamaikagarren jokoan 40-15 aurretik, baina Karrerak eta Urbietak partidari buelta ematea lortu zuten, 1-13 irabaziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!