Karrera eta Urbieta Gipuzkoako VI. Pasaka Txapelketako finalean izango dira

Ataria 2021eko abuztuaren 12a

Bihar jokatuko dira finalak Oiartzungo Kontzejupean, 18:30ean hasita; Behar Zana Pilota Elkarteko bi pilotariek Esnal eta Chiapusoren aurka jokatu beharko dute.

Guztira hiru bikote aritu dira lehian Gipuzkoako VI. Pasaka txapelketan. Finalera Behar Zana Pilota Elkarteko Jon Urbieta eta Karrera iritsi dira, eta elkarte bereko Lizasok eta Xabi Urbietak ez dute finalera iristeko aukerarik izan.

Bihar neurtuko dituzte beraz indarrak Esnal eta Chiapusoren aurka, 18:30ean hasita, Oiartzungo Kontzejupean. Lehenik, txapelketa herrikoiko finala jokatuko da, eta ondoren etorriko da nagusien mailako Gipuzkoako finala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!