Ekitaldietan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie udalak

Ataria 2021eko abuztuaren 2a

Aurten ere Santio jaiak ezin izan dira ospatu, eta horren ordez, kultur ekitaldiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak.

Amasa-Villabonako Udalak eskerrak eman dizkie udarako antolatutako kultur jardueretan parte hartu duten herritarrei: "Eskerrak eman nahi dizkizuegu antolatu diren ekitaldietara gerturatzeagatik, osasun araudia behar bezala errespetatuz, zuek gabe ez zen hau guztia posible izango".

Hala, irailean kultur jarduera gehiago antolatzeko asmoa dutela esanez zabaldu du esker bideoa udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!