Ikasturte amaierako emanaldia ezin izan du ohiko moduan eskaini Oinkari Dantza Taldeak, eta Amasa-Villabonako toki esanguratsuenetan grabatu dituzte ikasturtean zehar landutako dantzak. Bada, bideo proiekzioa atzo eskaini behar zuten Errebote plazan, baina, euriagatik bertan behera geratu zen saioa, eta euren Youtubeko kanalean eskaini zuten.