Asteburuan Villabonara parranda egitera ez joateko deia egin du udalak

Ataria 2021eko uztailaren 29a

Amasa-Villabonako Udalak jaso duen informazioen arabera, bihar Villabonara parrandara joateko deialdia zabaltzen ari da sare sozialen eta Whatsapparen bidez, eta udalak ez gerturatzeko eskaera egin du.

Villabonako Udalak gogorarazi du herriko eragileek osatzen dute Santio Jai Bartzordeak aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki zuela, eta ondorioz, Villabonan ez dela festarik egongo. "Ez dago inolako arrazoirik parranda egitera etortzeko, eta horretara datozenak ez dira ongi etorriak izango", esan dute.

Gehitu dute nola udala, hala udaltzaingoa, pasa den larunbateko kale istiluak ez errepikatzeko ahalegin guztia egiten ari direla, eta horretan jarraituko dutela asteburu osoan zehar ere. Bide horretan, "herriarekiko errespetua eta herritarren arteko gizalegezko jokabideak" exijitu dituzte, "errespetu faltek, jarrera oldarkorrek eta indarkeriak ez dute lekurik gurean".

Arduraz jokatzeko dei egin die herritar guztiei eta COVID-19ari aurre egiteko ezarri diren arau guztiak errespetatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!