Santio Txapelketak baditu irabazleak

Ataria 2021eko uztailaren 29a

Gazteen mailan Olaizola eta Sorondo, eta nagusien mailan Urmeneta eta Aranguren izan dira txapela jantzi dutenak; azken bikoteak, Antton Pebeten oroimenezko txapelketan jokatuko du.

Atzo arratsaldean jokatu ziren Amasa-Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteak antolatutako Eskuz Binakako Santio Txapelketako finalak. Lehen partida, gazteen mailakoa, Donostiako Olaizola-Sorondo bikoteak irabazi zuen 13-22, Hernaniko Apaolaza- Oiartzabal bikotearen aurka.

Bigarren partidan berriz, nagusien mailan, parekatuagoa izan zen jokoa: Errenteriako Urmeneta-Aranguren bikoteak jantzi zuen txapela, Hernaniko Urruzola-Etxezarreta bikoteari 20-22 irabazita. Urmeneta eta Arangurenek Gabonen bueltan Amasa-Villabonan jokatzen den Antton Pebeten oroimenezko txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu dute, beraz, eskuz binakako elite mailako txapelketan izango da Errenteriako bikotea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!