Euskal kulturari begirada berria

Leyre Carrasco 2021eko uztailaren 25a

Tradizioa eta modernitatea uztartuz, Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal musikariek kontzertua eskaini dute gaur Villabonako Errebote plazan.

Folklorearen, jazzaren eta musika klasikoaren arteko distantziakidetasun zainduari eutsiz, euskal eta iberiar penintsulako erritmoak eta doinuak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren konposizio-prozesuen konplexutasuna uztartzen dituzte gaur Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal musikariek Villabonako Errebote plazan eskaini duten kontzertuan.

Amasa-Villabonako herritarrak euren doinu berriez gozatzeko elkartu dira plazan. Izan ere, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen XXI. mendeko euskal kulturari begirada berria egin diote bi musikariek. Hain zuzen, Hermosak konposatutako errepertorioa landu dute bertan. Errepertorio hori Berlingo Filarmonikoan, Washingtongo National Opera Kennedy Center-en eta beste toki ospetsu batzuetan interpretatu da, bai bakarlari ezagunenen eskutik, baita hiru kontinentetako 20 orkestren eskutik ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!