Atzerriko ikasketen homologazioari buruzko saioa egingo dute Subijanan

Ataria 2021eko uztailaren 15a

Uztailaren 21ean, asteazkenean, 17:30etik aurrera Villabonako Subijana etxean egingo da saioa.

Ikasketak eta beste herrialdeetako titulu akademikoak eduki (bigarren hezkuntza, batxilergoa, teknikoa edo unibertsitatekoak) eta nola homologatu ez dakitenentzat argibideak emateko saioa antolatu du Tolosaldea Garatzenen Aniztasun sailak,  Amasa-Villabonako Udalaren eta Bidez Bide elkartearen laguntzarekin.    

Bertara joateko asmoa dutenek, bertaratzea baieztatu beharko dute whatsapp bidez, honako telefono zenbakian: 646 05 70 80.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!