Ekainaren 12an eta 13an Molins de Rein (Bartzelona) Halterofiliako Maila Nagusiko Espainiako Txapelketa ospatu zen. Bertan, Amasa-Villabonako Danok Danena elkarteko sei pultsularik hartu zuten parte. "Lortutako emaitzak ez ziren izan guk nahi bezain onak, baina ez zen batere erraza, eta pultsulari bakoitzak ahal zuena egin zuen", adierazi dute elkartetik.Hauek izan ziren Danok Danenako pultsulariek kategoria bakoitzean lortutako emaitzak:Emakumeak:49 kilotan: Naiara Madrid - 12. postua59 kilotan: Susana Davila - 6. postua71 kilotan: Elena Mangas - 7. postuaGizonak:61 kilotan: Ekaitz Cortajarena - 5. postua73 kilotan: Mikel Alvarez - 3. postua81 kilotan: David Rubio - 18. postuaLarunbat honetan, Liga Nazionaleko hirugarren jardunaldia jokatuko da Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian. 10:15tan hasiko da emakumeen lehia; gizonena, berriz, 11:45tan. Arratsaldean, Junior Mailako Espainiako Txapelketa jokatuko da, Zarautzen.