Santio Txapelketak baditu lehen finalistak

Ataria 2021eko uztailaren 13a

Gazteen mailako zortzi bikote onenek finalerdiak izango dituzte jokoan datozen egunetan; bestetik, erabakita geratu da zein bikotek jokatuko duten, hilaren 28an, nagusien mailako finala.

Behar Zana pilota elkarteak antolatutako binakako Santio Txapelketako gazteen mailako final laurdenetako partidak izango dira gaur (bi partida), etzi eta hilaren 19an (18:30tan hasita). 22an izango dira finalerdiak, eta finala, 28an. Egun horretan, nagusien mailako finala ere jokatuko da; hain justu, Urmeneta-Aranguren eta Etxezarreta-Urruzola bikoteak ariko dira aurrez aurre.

Gazteen mailako final-laurdenei dagokienez, ondorengoak izango dira partidak:

Uztailak 13, asteartea, 18:30tan, Behar Zana frontoian:

Aburuza - Jauregi (Behar Zana) / Apaolaza - Oiartzabal (Hernani) 

Olasagasti - Iraola (Behar Zana) / Etxeberria - Olaiz (Oiarpe) 

Uztailak 15, osteguna, 18:30tan, Behar Zana frontoian:

Iraeta -Gabirondo (Tolosa) / Jara - Beloki (Hernani/Gazteleku) 

Uztailak 19, astelehena, 18:30tan, Behar Zana frontoian:

Aranburu anaiak (Behar Zana) / Sorondo - Olaizola (Alde Zaharra/Añorga)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!