Zubietak irabazi du Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala

Leyre Carrasco 2021eko uztailaren 11

13-7 galdu dute Behar Zana taldekoek gaur etxean jokatu duten partiduan.

Zubieta taldea izan du aurkari Behar Zanak gaur Villabonako Errebote plazan jokatu duten Gipuzkoako Errebote Txapelketako finalean. Karrera, Maiz, Luixa, Iraola eta Zabala izan dira Behar Zana taldeko pilotariak, eta Zubietako Gartzia, Argote, Bodagarai, Iruretagoiena eta Aizpuruan aurka aritu dira lehian. Zoritxarrez, etxean galdu du Villabonako taldeak eta markagailuan 13-7 eginda gailendu da Zubieta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!